ALBISTEAK


Barakaldo,2012 ko martxoaren 4 a

80 TORNADO ESTATU BATUETAN
Aste osoan zehar, 80 tornado izan dira Estatu Batuetan eta horren ondorioz 37 pertsona hil dira.
Zaurituak eta desagertuak egon dira, ehun baino gehiago. Erreskate taldeak azken egunotan egon dira desagertuak bilatzen.
Tornadoak hegoaldean zeuden baina pixkanaka-pixkanaka iparraldera joan dira. Meteorologo famatu batek ( John Gordon) esan du tornadoak 320 km/h abiadura zuela baina areagotu egin dezakela. Aireportuetan problema mekanikoak izan ahal zituztela aurreikusi du "Servicio Nacional de Meteorologia" enpresak.





Barakaldo,2012 ko otsailaren 25 a

ANDERE BAT IA ITOTZEN DA OREINAREN HARAGIA PROBATZEAGATIK
Donostian, andere bat ia itotzen da oreinaren haragia probatzeagatik. Anderea Mari Luz Olarán du izena eta donostiako La Espiaga jatetxean zegoen.
Anderea bere alabarekin eta bere senarrarekin zegoen hura gertatu zenean eta alaba eta senarra hain beldurturik zeundenez mediku bati deitzen hasi ziren eta jatetxeko solairu guztietara igo ziren hura bilatzera.Ia bezero guztiei galdetu ondoren azkenean aurkitu zuten medikua, galdetu zuten azkena izan zen. HAU KASUALITATEA!!!!
Azkenean, medikuak bolaluma BIC bat hartu eta zulo bat egin zion lepoan airea sartzeko eta gero eskua ahoan sartu eta haragia atera zion emakumeari.
Alaba eta senarra ezin zuten sinetsi eta eskerrak eman zioten behin eta berriz.

espiaga_1.jpg


Barakaldo,2012 ko otsailaren 11 a

AGAPURNIAK
Agapurniak hegazti Afrikarrak dira. Bere izenak "pajaro del amor" esan nahi du gazteleraz. Oso oldarkorrak, azkarrak eta bihurriak dira eta asko jaten dute. Oso politak dira; gorputza berdea dute, isatsa urdina eta mokoa laranja.
Nik egun batean bat aurkitu nuen kalean eta etxera eraman nuen. Behar zuen guztia erosi eta kaiola prestatu genion baina oso azkarra zenez bere hanka, hatzapar eta mokoarekin kaiola zabaldu eta kanpora ateratzen zen gure bila, ez zitzaiolako batere gustatzen bakarrik egotea. Oldarkorra eta bihurria izan arren oso maitagarria zen eta bere burua nire aurpegiaren kontra igurtzen zuen mimoen bila. Nire buru gainera ere igotzen zen jolastu nahian. Oso jolastia zenez nire txakurra probokatzen zuen jolasteko. Ezagutu nahi al duzue? Hemen duzue argazki bat:

nire_agapurni.jpg




Barakaldo,2012 ko otsailaren 4 a

Izotza eta elurra dela eta arreta berezia dugu Euskal Herrian

Izotz eta elur denboraleagatik gutxienez 200 pertsona hil dira Europan eta Siberiako hotz-bolada hau Espainiara ere heldu da. Horrelako hotz-bolada bat ez dugu 50 urtean izan. 
Espainako zenbait tokitan eskolak eta mendateak itxi dituzte elurra eta izotza dela eta.
Euskal Herrian hotza egiten jarraituko du gaur eta bihar ere. Euskalmet-ek iragarri duenez arratsaldean elur maila 300 metro artera igoko da. Tenperaturak baxu samarrak izango dira, kostaldean 4-5 gradu, eta barrualdean 0-2 gradu izango dira. Igandean alerta laranja izango dugula jakinarazi dute.


bilbo-naroa.jpg


Barakaldo,2012 ko urtarrilaren 29 a

Guggenheim museoak bere 15. urtea ospatzen du

Bere 15. urtea ospatzeko, zuzendariak esan zuenez, egitarau batzuk egin zituzten: artea, musika, dantza....
15. urta ospatzeko ere euskal herriko artista gazteei beraien lanak erakusteko aukera eman zieten, horma lehiaketa baten bidez
eta irabazlearen marrazkia martxorarte egongo da museoaren gela batean.
Baita publiko guztietako ekitaldiak egin dituzte: argazki lehiaketak, arkitektura ikastaroa....
Guggenheim-en zuzendariaren arabera ia-ia milioi bat bisitari izan dit Guggenheim museoak 1997 ko urriaren 18 an zabaldu zutenetik.


guggehmein.jpg





Barakaldo,2012 ko urtarrilaren 21 a
Costa Concordia itsasontzia aste bat darama itsasoan mugitu gabe.
Urtarrilaren 19an aste bat bete da Costa Concordia transatlantikoak Italiako uhartean hondoratu zenetik. Desagertuta jarraitzen duten bidaiariak aurkitzeko lanari ekingo diote berriro. Azken bost hildakoak aurkitu dituzten lekuan jarraituko dute besteen bila, eta horretarako lehergaiak erabiliko dituzte urpekariak orain arte iritsi ezin izan duten lekuetara ailegatzeko. Kontu handiz egingo dute ontzia gehiago ez mugitzeko erregaia ateratzeko lanak beste egun batzuetan egingo dituzte itsasontziak 2.400 tona baitditu eta oso arriskutsua da.

costa_concordia.jpg



Barakaldo, 2012 ko urtarrilaren 14 a

69 milioi txinatar turista

Munduko hainbat herrialdetan turismoa egiten ari dira.Orain, Txinara begira jartzen gar amila milioi pertsona bizi baitira han. Iaz 69 milioi txinatar jo zuten herrialdetik kanpo turismoa egitera.
2010etik kopurua %20 hazi da. Aurten 77 milioi turista izango direla aurreikusi baitdute. Uste dute horrek 500.000 lanpostu sortuko dituela.
Txinara iaz 135 milioi pertsona joan ziren turismoa egitera eta iturri haren arabera 2012an %2 pertsona gehiago joango direla aurreikusi dute.

china.jpg





Barakaldo, 2011ko abenduaren 17 a

XI. Merkatu txiki solidarioa

Gaur abenduaren 17 an. Barakaldoko XI. merkatu txiki solidarioa ospatzen da. Abendueren 15 ean amaitu zen jostailuak hartzeko epea. Gaur herriko plazan salgai jarriko dituzte hartutako jostailuak. Hainbat eskola parte hartuko dute, Alkartu, Ibaibe, Bagatza, Mukusuluba... Pasaden urtean, guztion artean 22.580,66 euro bildu genituen eta aurten gehiago izatea esperu dugu.
Lortutako dirua GKE-ri ematen da, beraiek egitasmo bat bultzatu dezaten Haitin. GKE-ek osasun zentroko botikak erosten eta milaka ume haitiar salbatzeko erabiliko dira.


merkatu_txikii.jpg



Barakaldon, 2011ko abenduaren 9 a

Indian 73 lagun hil dira ospital batean izan den sutearen ondorioz

Gutxienez 73 lagun hil ziren abenduaren 9 an ospital Indiako batean sute baten ondorioz. Ospitaleko arduradunek esan dute ospitala ez zuela suaren aurkako sistemarik. 73 hiladako horietatik 70 zeuden ospitalaratuta gixorik zeudelako.

Ospitalean 6 emaile aurkitu dira eta 6 atxilotu dituzte ospitaleko arduradunek sutea beraiek egin zutela susmatzen baitdute.

Indiako ospitalean goizeko 02:00etan izan zen sutea.

india.jpg




Barakaldon,2011ko abenduaren 4 a

Espainiak bere 5. Davis kopa irabazi du

Ostiralean La Cartuja estadio olimpiarrean Davis kopa finala hasi zen, Gaur Rafa Nadal espainiarrak Juan Martin del Potro argentinoaren aurka jokatu du eta lau ordu baino gehiago behar izan du gainditzeko.
Gaurkoarekin 5.tituloa da Espainiarentzat, denak azken hamar urteetan irabazi dira (2000,2004,2008,2009 eta 2011an).Espainiako taldekoek Ferrer, Feliciano, Verdasco eta Nadalek ez dute bostgarren partidu jo behar Nadalek 3-1 irabazi duelako .

Nadal_irabazle_N.jpg



Barakaldon,2011ko azaroaren 26 aEuskal Herriko Unibertsitateak (EHU) azaroaren 23an ospatu zuen bere 75. urtea1936ko udazkenean sortu zen lehenengo Euskal Unibertsitate publikoa eta azaroaren 23an ospatu du bere 75. urtea. Horren ondorioz ospakizun berezi bat egin zuten EHUko ikasle eta maisuek. EHU sortu zenean egoera zaila zen gerra zibilaren erdian baitzeuden. Eusko Jaurlaritzaren erabaki bat izan zen unibertsitate bat egitea eta denon zerbitzura egongo zela esan zuten. Orain EHU- ko irakasle eta ikasleak oso harro daude unibertsitatean ikasleak oso ondo lan egiten dutelako.

unibertsitatea.jpg






Barakaldon,2011ko azaroaren 13a
15 lagun hil dira Iranen
15 lagun hil dira egoitza militar bateko leherketan.Iturri ofizialek esan dute lehergaiak lekuz aldatzen ari zirela eta orduan izan zela eztanda. Osasun ministerioko arduradunak hamabi pertsona zauritu direla esan dute. Gertaera hau ipar-mendebaldean izan da, Iranen Malard herrian.

images_(1).jpg


Barakaldon,2011ko azaroaren 6a
Gizon bat harrapatu dute
Hego euskal herrian, Hondarribian, gizon bat harrapatu dute kotxeak euriagatik balantza egin duelako, gizona larri zaurituta dago ospitalean, Behobian ere auto istripu bat egon da eta bi gizon harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileak handik ateratzera joan behar izan dira.Hego euskal herrian alerta laranja jarri dute eguraldiagatik eta horren ondorioz futboleko bi partida atzeratu dituzte. Euria barra-barra eta eta zaparrada asko egon ziren atzo, euritearen ondorioz BI-735 autobidea moztu behar izan da 100 km/h-ko abiadura duen haizea egon delako.

kamioia_N.jpg


Barakaldon,2011ko azaroaren 1a
16 urteko mutil bat atxilotu duteAtzo,16 urteko mutil bat atxilotu dute Bilbon adingabeko bati zazpi labankada emateagatik. Bilboko alde zaharrean izan zen erasoa.Labankadak bularrean, bizkarrean, sorbaldan eta besoan izan ziren.Gurutzetako hospitalera eraman zuten eta han ingresatuta geratu zen.Ertzainak ikerketari ekin diote eta erasotzailea aurkitu du eta homizidio saioa egotzi dio.

ndice.jpg


Barakaldo,2011kourriaren 27an
Kamioi istripua
Igande goizaldean A-15 autobidean Urnieta herrian kamioi batek su hartu de lastoa eta fardoak zama moduan zeramatzala.Trafikoan eragozpenak egon dira eta desbideratu behar izan dute.Sailak esaten duenez arazo mekaniko bat egon da eta jakina laltoa berehala hartu du.Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak joan dira baina ailegatu zirenean gidaria onik zegoen kanpoan.

camion.jpg